martes, 15 de enero de 2008

ERROBOTIKA LEGOREKIN







Duela bi urte “Errobotika prioektua Legorekin” martxan jarri genuen. Proiektu honek hezkuntzako ekintza berri batzuk garatu genituen irakasleak zein ikasleak errobotika eta programakuntzarekin harremanetan jartzeko asmoz.
Hauek ziren proiektuaren helburuak:
Errobot bat osatu LEGO piezekin zuzendutako mugimenduaz hornituta eta sensore desberdinak erabiliz inguruko informazioa jasotzeko gai dena.
Errobota kontrolatzeko eta automatikoki funtzionatzeko behar diren aginduak ROBOLAB programarekin garatu
ROBOLAB programa sakondu INVENTOR mailen barruan ekintza berriak sortzeko.
Hasieran bakarrik egin genuen 6. mailako ikasleekin baina ikasleen artean jasotako harrera ona ikusita eta lortutako emaitzak kontutan hartuta pasa den ikasturtean proiektu hau jarraitzea eta garatzea erabaki genuen 5. eta 6. mailako ikasleekin.
Aurten berriro landuko dugu hirugarren zikloko ikasleekin: 5. mailakoekin hasieratik eta 6. mailakoekin, iaz ROBOLAB programaren barruan dauden “PILOT” ekintzak landu zituztenez “INVENTOR” ekintzak landuko ditugu.